Aupa irakurle,
Gaur interneten existitzen diren lizentziei buruz arituko gara, oso gai garrantzitsua eta interesantea izan arren askok ez baitute bat ez ezagutzen.
Lehenik eta behin ezinbestekoa da Copyright lizentzia erabiltzea beharrezkoa dela jakitea, honekin eskubide guztiak erreserbatzen baitira. Egile eskubideak egileei lan bat egiteagatik, legediak eskaintzen dien arau eta baldintza multzoa denez onuragarria izaten da sortzailearentzat.
Bestetik,Copyright eta patenteen arteko desberdintasuna, babesten duten horretan oinarritzen da. Hau da, copyrightak egileen eskubideak babesten dituen bitartean, patenteak,berriz, jabetza intelektuala edota ondare izaerako eskubideak babesten ditu. Honek, egileari eta beste titular batzuei haien lan eta prestazioak antolatzeko eta ustiatzeko aukera ematen die.
Hauek guztiak era berean erabiltzeko lizentzia libreak beharrezkoak dira. Ez daude jabetza baten menpe, ez dira pribatuak eta ustiapena errazagoa da. Baliabide komun batzuk dira eta guztiontzako onuragarriak. Hauek ordea ez dira erabilienak.
Nire iritziz, nahiz eta lizentzia mota asko eduki eta barietate handia izan aukeratzeko orduan, malguagoak diren lizentziak beharrezkoak direla uste dut, une edo proiektu batzuentzat copyright bezalako lizentziak gehiegizkoak iruditzen baitzaizkit.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina