2017(e)ko irailaren 27(a), asteazkena

Temazo berria

Aupa irakurle,

Gaur modan egongo den remix berriaren aurrerapena ekartzen dizuet, primizian, esklusiboki zuentzat. Letra ikasi diskoteka guztietan ipiniko dute eta. Dantzatu eta gozatu DJ kkuet temazo berriarekin.
Aio!!!



2017(e)ko irailaren 21(a), osteguna

Lizentziak

Aupa irakurle,

Gaur interneten existitzen diren lizentziei buruz arituko gara, oso gai garrantzitsua eta interesantea izan arren askok ez baitute bat ez ezagutzen.


Lehenik eta behin ezinbestekoa da Copyright lizentzia erabiltzea beharrezkoa dela jakitea, honekin eskubide guztiak erreserbatzen baitira. Egile eskubideak egileei lan bat egiteagatik, legediak eskaintzen dien arau eta baldintza multzoa denez onuragarria izaten da sortzailearentzat. 

Bestetik,Copyright eta patenteen arteko desberdintasuna, babesten duten horretan oinarritzen da. Hau da, copyrightak egileen eskubideak babesten dituen bitartean, patenteak,berriz, jabetza intelektuala edota ondare izaerako eskubideak babesten ditu. Honek, egileari eta beste titular batzuei haien lan eta prestazioak antolatzeko eta ustiatzeko aukera ematen die.

Hauek guztiak era berean erabiltzeko lizentzia libreak beharrezkoak dira. Ez daude jabetza baten menpe, ez dira pribatuak eta ustiapena errazagoa da. Baliabide komun batzuk dira eta guztiontzako onuragarriak. Hauek ordea ez dira erabilienak.

Nire iritziz, nahiz eta lizentzia mota asko eduki eta barietate handia izan aukeratzeko orduan, malguagoak diren lizentziak beharrezkoak direla uste dut, une edo proiektu batzuentzat  copyright bezalako lizentziak gehiegizkoak iruditzen baitzaizkit.

Ikasys

2017(e)ko irailaren 15(a), ostirala

Drive estilo proba

Portafolioen inplementazioa


Aupa koadrila,

Aurreko atalan azaldutakoarekin jarraituz, honako honetan portafolioak nola implementatzen diren azalduko dizuet. Goazen ba!

Portafolio bat ezin da implementatu portafolioa existitzen ez bada. Beraz lehenengo pausoa hau sortzea da. Implementatzerakoan, argazkiak,audioak eta bideoak jartzeko aukera sortzen da.Ezarri nahi duzun dokumentua portafolioan ezarri ostean, ekintza ezberdinak egin daitezke, esate baterako etiketak jarri.

Portafolioa implementatzeko unean, oso garrantzitsua da dokumentuaren txukuntasuna eta erabiltzeko erraztasuna.

Hau izan da guztia jende, aio

Zer da portafolio bat?


Aupa lagun,

 Gaur egun asko erabiltzen den tresna portafolio elektronikoa da. Hau zer den ulertzeko lehenik eta behin portafolio bat zer den ulertu behar da.

  Portafolioa  pertsona edo erakunde batek egindako dokumentuz osatutako ebaluaketa tresna bat da. Dokumentuak mota askotakoak izan daitezke, hala nola  idatziak edo irudiak. Honi esker, pertsonaren gaiaren inguruko eboluzioa erakusten da, hala nola garatutako kompetentziak eta ikasitako jakintzak.

eportfolio bilaketarekin bat datozen irudiakBeraz, zer da portafolio elektronikoa? Teknologia berriak erabiltzen dituen portafolioa da hau. Portafolio elektronikoa ezagutza akademikoaren ispilua da, lan akademikoaren bilduma selektiboa, materialaren lanketa eta ausnarketa sakona egiten duelako.


Informazio gehiago nahi baduzue hemen daukazue gai honi buruz hitz egiten duen bideotxo bat.

Hau izan da guztia gaurko sarreran. Ondo izan eta praktikan jarri gaur ikasitakoa.
Aio

2017(e)ko irailaren 12(a), asteartea

Folkso...Zer?


Aupa bloger,

Egun honetan "folksonomiari" buruz hitz egingo dugu. Zer da? Termino arraroa iruditu arren ez da ulertzen zaila.

Folksonomia jatorri ingelesa duen neologismoa da eta etiketen bidez izen-tarte lau eta hierarkizatu gabeko sailkapen kolaboratiboak egiteari deritzo.
Thomas Vander Walek bi folksonomia mota ezberdin sailkatu zituen:
 - Estua: Mota honetan erabiltzaileak soilik bere edukiak etiketa dezake. Beraz elementu bakoitzak                    pertsona bakar batek definitu dezake.
- Zabala: Mota honetan erabiltzaile guztiek eduki guztiak etiketatzeko aukera dute, edukiarekiko informazio gehiag eskainiz.

Hau izan da gaurkoa blogkide, urrengo sarrera arteđź‘‹


2017(e)ko irailaren 8(a), ostirala

Gadgetak sortzen

Aupa irakurle:

Gaurkoan gadgetak sortzeko prozesua erakutsiko dizuet. Bagoaz!

Lehenik eta behin gure blogean sartuko gara. Gero, orri nagusiko ezker aldeko  aukerak begiratuko ditugu. Behekaldean "diseinu" izeneko atala aurkituko dugu. Bertan "alboko barra" barruan "gehitu gadgeta" aukera daukagu. Bertan klikatu eta listo! Erraza da ezta?

Etiketak, nola eta zertarako?

Kaixo irakurle:


Gaurko honetan etiketen garrantzia eta hauen zeregina ikusiko dugu,eta gero etiketa sortzeko prozesua  pausoz- pauso aztertuko dugu. Goazen ba!

Askotan entzun dugu etiketen sorrera ezinbestekoa dela gure bloga egokia izateko, baina zergatik?
Etiketak blogean argitaratutako mezuak modu ordenatu eta sailkatu batean erakusteko aukera ematen digu, irakurleari bilketa lana errazteko asmoz.

Etiketa sortzeko prozesua gauza erraza da. Blogean mezu berri bat sortzeko orduan eskuineko aldean mezuaren ezarpenak agertzen dira. Honen barruan "Etiketak" izeneko  laukitxo bat aurkitzen dugu.
Bertan klikatu ezkero etiketaren izena sortzeko aukera irekitzen da. Etiketa behar bezala gordetzeko gelditzen den pauso bakarra "eginda" botoia klikatzea da.


Una lluna a l'aigua


Nire portafolio elektronikoa

Aupa irakurle, Gaurko hau bukaerako agurra dela esatera nator. Blog hau nere portafolio elektronikoa izan da, eta honi esker nik ikasitak...