Maria Larumbe
2017(e)ko urriaren 7(a), larunbata
Nire portafolio elektronikoa
Aupa irakurle,
Gaurko hau bukaerako agurra dela esatera nator. Blog hau nere portafolio elektronikoa izan da, eta honi esker nik ikasitako eta egindako dokumentu guztiak modu txukun batean aurkitzen dira. Oso gomendagarria da portafolio elektroniko bat egitea( ez da zertan blog baten bidez egin behar),gure ikasketa eboluzioa argi erakusten baitu.
Portafolio honetan ikasitako guztia drive presentazio batean bildu dut, eta hemen atxikituta utziko dut zuek animatzeko asmoz.
Besterik gabe, agur eta ongi izan!
2017(e)ko irailaren 28(a), osteguna
XXI. MENDEKO GIZARTEA
Aupa irakurle,
Gaur XXI.mendeko gizartea eta hezkuntza azalduko dizuet, betiere teknologia oinarritzat harturik.
Agurr
Gaur XXI.mendeko gizartea eta hezkuntza azalduko dizuet, betiere teknologia oinarritzat harturik.
Agurr
2017(e)ko irailaren 27(a), asteazkena
Temazo berria
Aupa irakurle,
Gaur modan egongo den remix berriaren aurrerapena ekartzen dizuet, primizian, esklusiboki zuentzat. Letra ikasi diskoteka guztietan ipiniko dute eta. Dantzatu eta gozatu DJ kkuet temazo berriarekin.
Aio!!!

2017(e)ko irailaren 21(a), osteguna
Lizentziak
Aupa irakurle,
Gaur interneten existitzen diren lizentziei buruz arituko gara, oso gai garrantzitsua eta interesantea izan arren askok ez baitute bat ez ezagutzen.
Lehenik eta behin ezinbestekoa da Copyright lizentzia erabiltzea beharrezkoa dela jakitea, honekin eskubide guztiak erreserbatzen baitira. Egile eskubideak egileei lan bat egiteagatik, legediak eskaintzen dien arau eta baldintza multzoa denez onuragarria izaten da sortzailearentzat.
Bestetik,Copyright eta patenteen arteko desberdintasuna, babesten duten horretan oinarritzen da. Hau da, copyrightak egileen eskubideak babesten dituen bitartean, patenteak,berriz, jabetza intelektuala edota ondare izaerako eskubideak babesten ditu. Honek, egileari eta beste titular batzuei haien lan eta prestazioak antolatzeko eta ustiatzeko aukera ematen die.
Hauek guztiak era berean erabiltzeko lizentzia libreak beharrezkoak dira. Ez daude jabetza baten menpe, ez dira pribatuak eta ustiapena errazagoa da. Baliabide komun batzuk dira eta guztiontzako onuragarriak. Hauek ordea ez dira erabilienak.
Nire iritziz, nahiz eta lizentzia mota asko eduki eta barietate handia izan aukeratzeko orduan, malguagoak diren lizentziak beharrezkoak direla uste dut, une edo proiektu batzuentzat copyright bezalako lizentziak gehiegizkoak iruditzen baitzaizkit.

2017(e)ko irailaren 20(a), asteazkena
2017(e)ko irailaren 15(a), ostirala
Portafolioen inplementazioa
Aupa koadrila,
Aurreko atalan azaldutakoarekin jarraituz, honako honetan portafolioak nola implementatzen diren azalduko dizuet. Goazen ba!
Portafolio bat ezin da implementatu portafolioa existitzen ez bada. Beraz lehenengo pausoa hau sortzea da. Implementatzerakoan, argazkiak,audioak eta bideoak jartzeko aukera sortzen da.Ezarri nahi duzun dokumentua portafolioan ezarri ostean, ekintza ezberdinak egin daitezke, esate baterako etiketak jarri.
Portafolioa implementatzeko unean, oso garrantzitsua da dokumentuaren txukuntasuna eta erabiltzeko erraztasuna.
Hau izan da guztia jende, aio
Zer da portafolio bat?
Aupa lagun,
Gaur egun asko erabiltzen den tresna portafolio elektronikoa da. Hau zer den ulertzeko lehenik eta behin portafolio bat zer den ulertu behar da.
Portafolioa pertsona edo erakunde batek egindako dokumentuz osatutako ebaluaketa tresna bat da. Dokumentuak mota askotakoak izan daitezke, hala nola idatziak edo irudiak. Honi esker, pertsonaren gaiaren inguruko eboluzioa erakusten da, hala nola garatutako kompetentziak eta ikasitako jakintzak.
Informazio gehiago nahi baduzue hemen daukazue gai honi buruz hitz egiten duen bideotxo bat.
Hau izan da guztia gaurko sarreran. Ondo izan eta praktikan jarri gaur ikasitakoa.
Aio
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
Nire portafolio elektronikoa
Aupa irakurle, Gaurko hau bukaerako agurra dela esatera nator. Blog hau nere portafolio elektronikoa izan da, eta honi esker nik ikasitak...