2017(e)ko irailaren 15(a), ostirala

Zer da portafolio bat?


Aupa lagun,

 Gaur egun asko erabiltzen den tresna portafolio elektronikoa da. Hau zer den ulertzeko lehenik eta behin portafolio bat zer den ulertu behar da.

  Portafolioa  pertsona edo erakunde batek egindako dokumentuz osatutako ebaluaketa tresna bat da. Dokumentuak mota askotakoak izan daitezke, hala nola  idatziak edo irudiak. Honi esker, pertsonaren gaiaren inguruko eboluzioa erakusten da, hala nola garatutako kompetentziak eta ikasitako jakintzak.

eportfolio bilaketarekin bat datozen irudiakBeraz, zer da portafolio elektronikoa? Teknologia berriak erabiltzen dituen portafolioa da hau. Portafolio elektronikoa ezagutza akademikoaren ispilua da, lan akademikoaren bilduma selektiboa, materialaren lanketa eta ausnarketa sakona egiten duelako.


Informazio gehiago nahi baduzue hemen daukazue gai honi buruz hitz egiten duen bideotxo bat.

Hau izan da guztia gaurko sarreran. Ondo izan eta praktikan jarri gaur ikasitakoa.
Aio

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Nire portafolio elektronikoa

Aupa irakurle, Gaurko hau bukaerako agurra dela esatera nator. Blog hau nere portafolio elektronikoa izan da, eta honi esker nik ikasitak...